Maialen Aramendia, Dohako Mundialetara

Guaixe 2016ko ira. 28a, 13:20
Maialen Aramendia, irailean Europako Txapelketan aritu zenean.

Urriaren 16an lehituko da iturmendiarra

Maialen Aramendia txirrindulariarendako oraindik ez da denboraldia bukatu. Irailaren 16tik 18ra Bretañako Plumelecen aritu zen, Espainiako selekzioarekin junior mailako Europako Txirrindularitza Txapelketan lehiatzen. Liane Lippertek irabazitako lasterketan iturmendiarra 74.a sartu zen helmugara, 6:41era. Maialenek orduan adierazi zuenez, “inoiz baino gehiago” sufritu zuen. Europako maila oso altua dela nabarmendu zuen iturmendiarrak eta, nolanahi ere, esperientzia bikaina izan zela berarendako.

Aramendiak esperientzia horretan sakontzeko aukera izango du, Espainiako Emakumezkoen Txirrindularitza Selekzioko Ramon Gonzalez Arrieta selekzkionatzaileak atzera ere Maialen Aramendia konbokatu baitu, kasu honetan, urriaren 9tik 16ra Qatarreko hiriburuan, Dohan, jokatuko den Munduko Txirrindularitza Lasterketan aritzeko. Europakoan aritu ziren junior berberak deitu dituzte Dohako mundialerako: Maialen Aramendia, Miriam Gardachal, Sandra Alonso, eta Sara Martin. Urriaren 14an jokatuko da junior mailako lasterketa, 9:30ean abiatuta.