Basoan galdutako gizona onik opatu zuten

Guaixe 2016ko urr. 5a, 08:58
Iturmendiko ikuspegia, beheko basoa atzean.

Basoan ziza bila zegoen 79 urteko gizon beasaindarra galdu egin zen atzo. 9:00etan hasi zen gizona zizak bilatzen. SOS Nafarroak 16:27an hura galduta zegoela zioen gaztigu deia jaso zuen. Foruzainak, suhiltzaileak eta hainbat iturmendiarrek ekin zioten bilaketari. Azkenik, Foruzaingoko patruila batek gizona egoera onean opatu zuen, Bakaikuko basoan. Suhiltzaileek bere autora eraman zuten, han semea zain zuen.