Punk-rocka gaztetxearen urteurrenean

Guaixe 2017ko ots. 3a, 14:03

Bihar, 23:30ean, Iturmendiko Ximona gaztetxean.

Iturmendiko gaztetxearen seigarren urteurreneko ospakizunak despeditzeko kontzertu pare bat izanen da. Iruñeko El Sonido de la Metralla punk-rock taldeak Nada más cerca de la realidad disko argitaratu berria aurkeztuko dute Ximona gaztetxean. Bigarren lana da Suntsiketa, El Trono de Judas, Josu Jon imas, Tinko, hainbat elektrotxarangetan eta bestelakoetan eskarmentua pilatu duen boskote honendako.

Sofo-kaos taldeak bere kontzertuarekin biharko punk-rock errazio bikoitza osatuko du. Antsoaingo laukotea 2012an sortu zen. Haien bigarren lanean Alerta Gorriko taldeko kideen kolaborazioak daude.