Gaztetxearen urteurren ospakizunak bihar

Guaixe 2017ko otsailaren 3a

Sakanako gaztetxe gazteena da Iturmendiko Ximona. Sei urte bete dituela eta Iturmendiko Gazte Asanbladak (IGA) ospatzeko egitaraua antolatu du biharko. 2011.urtetik herriari bizia ematen! leloa aukeratu dute aurtengorako.11:00etan gaztetxetik Santa Marinarantz abiatuko den mendi martxarekin hasiko da ospakizunen egitaraua. Behin mendi gainean daudela, andretxean bazkalduko dute. Handik jaitsi eta, 18:00etan, Aizkozar elkartean txokolate-jana izanen da. Santa Ageda bezpera izanik, koplak kantatzera19:30ean hasiko dira. 20:00etarako pintxo-potea iragarri dute. 22:00etan, berriz, afaria izanen da. Urteurrena El Sonido de la Metralla eta Sofokaos taldeen kontzertuekin despedituko dira.