Zazpigarrenaren bila

Guaixe 2017ko ots. 9a, 16:00

Iturmendiko Gazte Asanbladak Ximona gaztetxearen seigarren urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu zuen larunbaterako. Hotzari aurre eginez koadrilatxo bat Santa Marinara igo eta han bazkaldu zuen. Herrian buelta gazte gehiagok bat egin zuen ospakizunarekin. Iluntzeko kontzertuekin ordu txikietan despeditu zuten gaztetxearen urteurrena.