Inauteriak ihoteak 2017

Berritasunak ihote egitarauan

Guaixe 2017ko otsailaren 24a

Orain arte domekan egiten ziren ospakizunak larunbatera aldatu dituzte iturmendiarrek. Eta, gainera, egitarauan berrikuntzak sartu dituzte. Aurrena, herri bazkaria izanen dela. Aitzkozar elkarteak hartuko ditu bazkaltiarrak 14:30ean. Horren ondoren, mozorrotuen kalejira izanen da, 18:00etan. Haren akaberan mozorro lehiaketa dago. 19:00etan, berriz, txokolate jana iragarri dute. Eta 19:30etik aurrera pintxo-potea izanen da Ximona gaztetxean eta Aitzkozar elkartean.

Ihote-ospakizunak asteartean izanen du segida Iturmendin. 20:00ak aldera, jitomotxorroak kalera atera eta kalejira zaratatsua eginen dute. Aitzkozar elkartean 22:00etan eginen den afariarekin despedituko dute ihotea.