Festak, giro ederrean

Guaixe 2017ko mai. 10a, 12:56

San Migelen omenezko ospakizunak larunbatean izan ziren Iturmendin. Bezperan pintxo-poteak eta disko-jartzaile batek girotu zuten herria. Festako egun handian herri jokoak, pilota partidak, auzateak eta dantzaldia izan ziren, besteak beste.