Lau talderen musika jaialdiarekin despedituko da Parapenete eguna Iturmendin. Paternaingo eta Zudaireko musikariek sortutako La Inkilina “arritmiko” taldearekin batera Sakanako hiru talde ariko dira. Hainbat taldeetan aritutako Iturmendiko musikarik osatu zuten Zintz taldea joan den urteko ilbeltzean. Laukoteak punk-rock eta hardcorea lantzen du. Unnamables hirukoa sokak eta baketak zorroztuta igoko dira oholtzara rock dosia eskaintzera. Burundako Dentera laukoteak doinu gogorren zaleak aseko ditu.