Larunbat arratsaldean, berotzarrarekin, Iturmendiko Aitzkozar elkarteak eta Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak antolatutako Aitzkozar Lasterketa jokatu zen. Aurten Iturmendik hartu zuen proba. Hasieran kategoria txikiko lasterketak jokatu ziren eta guztira 75 neska-mutiko aritu ziren korrika.
Aurrebenjaminetan Euken Apaolaza eta Izaro Zelaia izan ziren azkarrenak, benjaminetan Asier Larrageta eta Helene Andueza, kimuetan Iker Caño eta Iratxe Lapuente, haurretan Luken Goikoetxea eta Veronica Caño eta kadeteetan Urtzi Galarza eta Haizea Artola. Jubeniletan, berriz, Fermin Azkargorta eta Olga Gartziandia gailendu ziren.
Sakandar asko
Ondoren, helduen proba hasi zen, Sakanako Kopa-Lasa Kirolak Sarirako baliagarria zena. Iturmendi eta Bakaiku artean prestatutako zirkuituari bi buelta emanez, guztira 8,1 km egin zituzten proba osatu zuten 70 korrikalariek. Txapelak Iruñera joan ziren, Javier Cabezón (29:54) eta Mari Sol Aspurz (38:49) izan baitziren azkarrenak. Bigarrenak Raul Audikana olaztiarra (30:12) eta Ginesa Lopez altsasuarra (39:02) izan ziren. Santi Galarza (33:40) eta Eki Galarza (51:53) izan ziren lehen iturmendiarrak. Primerako auzatearekin despeditu zen proba.
Sakandarrak Aitzkozar lasterketan (8,1 km)
Gizonak:
1. Javier Cabezón (Iruñea) 29:54
2. Raul Audikana (Olaz) 30:12
3. Felix Benjumea (Alts) 30:31
5. Fco Gomez (Alts) 31:40
7. Alejandro Razkin (Alts) 32:53
8. Ivan Sobredo (Alts) 33:23
10. Santi Galarza (Itur) 33:40
11. Alfredo Larraburu (Irur) 33:50
12. Igor Artieda (Etx) 34:28
13. Urko Agirre (Itur) 34:43
14. Haimar Agirre 34:43
15. Jon Iñaki Araña 35:12
17. Iñaki Olmos 35:19
18. Luis Areta (Lak) 35:23
19. Peru Esteban 35:38
20. Daniel Mateos 35:45
21. Oihan Artola(Itur) 36:07
22. Santi Agirre (Itur) 36:34
24. Juan Pedro Ariz (Bak) 37:19
25. Joseba Galarza (Iturm) 37:43
26. Jon Lanz (Iturm) 37:43
27. Imanol Arbizu (Iturm) 28:18
28. B. Gartziandia (Etx) 38:23
29. Aingeru Azazeta (Alts) 38:34
31. Ismael L. de Goikoetxea (Alts) 38:55
33. Peio Bergara (Alts) 39:02
36. Ander Goñi (Etx) 42:38
37. Jonathan Medina (Itur) 42:49
38. Aitor Mendia (Itur) 43:48
39. Joaquin M. Albeniz (Bak) 46:14
40. Joxemari Mercero (Unanu) 46:49
41. Fco.Javier Negrin (Bak) 49:43
Emakumeak
1. Marisol Aspurz (Iruñea) 38:49
2. Ginesa Lopez (Alts) 39:02
3. Irati Azkargorta (Iturm) 41:11
4. Eki Galartza (Iturm) 51:53
5. Txaro Ondarra (Bak) 54:41
6. Mertxe Goñi (Arb) 65:54