San Juan 2017

Loteak, sua eta afaria

Guaixe 2017ko eka. 23a, 14:19

Ilargi aldiak joan den urtean aurreratzea eskatu zuen, baina aurten, bai, udako solstizioarekin batera,  Iturmendiko Udalak etxetarako egur loteak banatuko ditu. Egiteko hori 19:30 aldera izanen da. 21:30ean sua piztuko da Arrano Beltza plazan. Haren gainetik saltoka ariko dira haur, gazte eta helduak. Gosea egin arte. Plazan bertan herri-afaria izanen da. 90en bat elkartu ziren joan den urtean. Txikienendako izozkiak banatuko dituzte ere.