Ioseba Fernandez zilarrezkoa Europako Irristaketa Txapelketan

Guaixe 2017ko uztailaren 5a

Senior mailako 500 metroko sprintean bigarrena sailkatu zen iturmendiarra

Garilaren 1ean hasi eta 8an despedituko dira Europako Irristaketa Txapelketak, Lagosen (Portugal). Espainiako selekzionatzaile Garikoitz Lergak 22 irristatzaile aukeratu ditu, horietatik 9 nafar, Ioseba Fernandez Fernandez iturmendiarra tartean.

Fernandezek sasoi bikainean jarraitzen duela erakutsi zuen, senior mailako 500 metro esprintean bigarrena sailkatu baitzen, Europako zilarrezko domina lortuaz.