Kategoria txikikoen lasterketa Iturmendin

Guaixe 2017ko uztailaren 14a

Igandean, 10:00etatik aurrera

Igandean, Iturmendiko festen barruan, kategoria txikiko Iturmendiko lasterketa jokatuko da, goizeko 10:00etatik aurrera, Burunda Txirrindularitza Klubak antolatuta. Sakanako Aralar eta Burunda klubetako txirrindulariek hartuko dute parte, eta lasterketa Nafar Kirol Jolasetarako puntuagarria izango da.