Europako Irristaketa Txapelketak jokatu berri dira eta gaur Irristaketa Munduko Jokoak hasiko dira Wroclaw herrian (Polonia). Bertan arituko da Berriro Ere taldeko Ioseba Fernandez iturmendiarra. Europakoan urrezko bi domina eta zilarrezko bat lortu zituen Fernandezek eta Munduko Jokoetan ere urrea lortzeko borrokatuko da iturmendiarra. Bi probatan lehiatuko da.
Irailean World Roller Games edo Irristaketa Mundialak jokatuko dira, Txinan, eta Josebarendako txapelketa hau izango da denboraldiko inportanteena. Iturmendiarrak bi urte daramatza esklusiboki bere irristaketa prestakuntza lantzen eta emaitzak bikainak dira.