Asteburuan hasi ziren Polonian World Games edo Munduko Jokoak. Tartean Irristaketako Munduko Jokoak jokatzen ari dira. Espainiako selekzioarekin lehiatzen ari da Ioseba Fernandez irristalari iturmendiarra. Astelehenean erlojupekoko 200 metroko finalak jokatu ziren eta iturmendiarrak azkarren geratu zuen kronoa. 16.897 segundo behar izan zituen Ioseba Fernandezek 200 metroak egiteko. Bere atzetik Simon Albrecht alemaniarra (16.907 segundo) eta Gwendal Le Pivert frantziarra (16.930 segundo) sailkatu ziren.