Agorrilaren 2tik 6ra Europako Txirrindularitza Txapelketa jokatuko da Herningen. Emakumezkoetan 11 emakume konbokatu ditu Espainiako selekzionatzaileak. Tartean, juniorretan, igandean Euskadiko eta Nafarroako erlojupekoa irabazi zuen Maialen Aramendia iturmendiarra dago. Maialen Aramendia lasterketan eta erlojupekoan lehiatuko da Herningen.