Irailaren 10era bitartean Txinako Nanjing hiriak World Roller Games edo Munduko Irristaketa Txapelketak hartuko ditu. Guztira irristaketako 10 modalitate egongo dira jokoan eta 50 federazioko 4.000 kirolarik hartuko du parte guztira.
Espainiako selekzioak hautatutakoen artean dago Ioseba Fernandez Fernandez irristalari handia. Abiadura probetan lehiatuko da iturmendiarra. Fernandezek azaldu duenez, “ongi entrenatu dut, nire ibilbideko une hoberenetako batean iritsi naiz Txinara eta konfiantzarekin nago”.