World Roller Games edo Munduko Irristaketa Txapelketak jokatzen ari dira egunotan Nanjingen (Txina). Guztira irristaketako 10 modalitate daude jokoan eta 50 federazioko 4.000 kirolari ari dira lehiatzen, irailaren 10era bitartean. Irristalarien artean dago Ioseba Fernandez iturmendiarra.
Astelehenean irristaketa abiadura probak hasi ziren. Atzo abiadura irristako 500 m esprint proba jokatu zen. Proban laugarrena sailkatu zen Ioseba Fernandez, baina epaileak Kolonbiako selekzioak egindako erreklamazio bat onartu zuen eta, azkenean, hirugarrena sailkatu zen iturmendiarra eta brotzezko domina jantzi zuen.
Hurrengo egunotan beste distantziatan lehiatuko da Fernandez. Iturmendiarrak azaldu duenez ““ongi entrenatu dut, nire ibilbideko une hoberenetako batean iritsi naiz Txinara eta konfiantzarekin nago”.