Gizarte Eskubideen Departamentuak Iturmendin dauden babes ofizialeko bost etxebizitza hilaren 16ra arte salgai dauela jakinarazi du. Haietakoren bat eskuratu ahal izateko ezinbestekoa da etxebizitza babestua eskatu dutenak biltzen dituen zentsuan izena emanda izatea. Izena emanda daudenak eta Iturmendiko eskaintzan interesik ez dutenek, zentsuan hiru hilerako baja emateko aukera dute. Familiako diru-sarreren arabera, erosleek etxebizitzen erosketagatik %12, 10 edo 6ko diru-laguntza jasotzeko aukera luketela jakinarazi dute departamentutik.
Iturmendin salgai dauden bost etxebizitzak Luardena SLU enpresak sustatutakoak dira. Guztiek 90 metro karratu inguru dituzte eta hiruna logela. Garajea (45 m2 inguru) eta bi altura dituzte. B energia ziurtagiria dute. Babes ofizialeko etxebizitza horiek Arlokabide kalean daude, autobiatik gertu.
Zentsua
Etxebizitza babestuen zentsua erregistro bakarra da, Nafarroan etxebizitza babestua eskuratu nahi duten pertsona guztiek izena eman behar dutela horretan. Etxebizitza babestu guztiak —bai sustatzaile publikoenak (NASUVINSA) bai pribatuenak— tresna horren bidez esleitzen dira. Hala ere, ez da Zentsuan izena eman beharko alokairuen sustapenetako batean sartzeko sustatzaile pribatuek 2011 baino lehen behin betiko kalifikatutakoak badira.
Sistemak eskatzaileen baremoa egin, eta etxebizitzak esleitzen ditu hiru hilean behin: martxoaren 1ean, ekainaren 1ean, irailaren 1ean eta abenduaren 1ean.