Asteburuan Pamplona Puente Skate Marathon (P2P) irristaketa maratoia jokatu zen, Iruñean hasi eta Garesen despeditu zen irristaketa proba gogorra. Ewen Fernandez frantziarra (1:03:25) eta Rocio Berbel argentinarra (1:12:27) izan ziren irabazleak.
Aipatu lasterketaz gain, proba ikusgarria antolatu zuten Garesen, Txinako Mundialetatik lau dominekin munduko txapeldun itzuli berri den Ioseba Fernandez irristalariaren eta Pantxo Egozkue pilotuaren artean, azken hau bere autoan. 100 metroko lasterketa zen, baina irristalaria 200 m lehenago irten da, eta 100 metroren faltan Egozkue zuen zain, bien arteko indarrak ahalik eta paretsuenen egoteko.
Lehia oso estuan, Pantxo Egozkuek Ioseba Fernandezi irabazi zion, soilik 5 metro eskaseko aldearengatik. Egozkuek 8 segundo eta 47 ehuneneko denbora egin zuen, eta Fernandezek, aldiz, 8 segundo eta 75 ehunenekoa. “Txinatik bueltatu naizenetik ez ditut patinak hartu eta honetan berria nintzela zirudien; autoak nahi duena egin du” adierazi zuen, irribarre eta txantxa artean, Iturmendiko irristalariak.