Ugeraga Elkarteak emakumezkoen UCI taldea izango du 10. denboraldian jarraian. Lointek taldearekin zuen babesletza bukatuta, hurrengo denboraldian Sopela Women´s Team izena izango du taldeak. Francisco Plaren zuzendaritzapean lehiatuko da taldea, eta bertan ariko diren txirrindularien artean Maialen Aramendia iturmendiarra izango da. CAF Turnkey Engineering Team talde gipuzkoarra utzi eta Sopelako bidea hartuko du, bada, iturmendiarrak. Olatz Agorria, Enara López, Ziortza Isasi, Mireia Muñoz, Bea Gomez, Ariadna Trias, Esther Cañete, Sara Martin eta Sofia Rodriguez izanen ditu taldekide.