Ostiralean Espainiako Irristaketa Federazioko IV. Gala hartu zuen Bartzelonako Museu Olímpic i de l´Esportek. Gala horretan hainbat errekonozimendu jaso zituzten irristalariek, arbitroek, epaileek, klubek, federazioetako kideek eta irristaketari lotutako hainbat entitatek.
Tartean, Ioseba Fernandez Fernandez irristalari iturmendiarrak urrezko domina jaso zuen. Ioseba hiru aldiz izan da munduko txapelduna eta 9 aldiz Europako txapelduna. Bere primerako ibilbidearen beste errekonozimendu bat izan zen ostiraleko ekitaldia.