Mozorrotuen bazkaria, kalejira eta txokolate-jana, bihar

Guaixe 2018ko ots. 16a, 13:38

Iturmendin inauteriak ospatuko dituzte bihar, larunbatean. Bazkaldu baino lehen mozorrotuko dira iturmendiarrak, Aitzkozar elkartean bapo-bapo bazkaltzeko. Ondoren, Iturmendiko kaleetan barna buelta emango dute mozorrotuek, kalejira ikusgarrian, eta, bukatzeko, txokolate-jana izanen da.