Ioseba Fernandezen Munduko errekorra

Guaixe 2018ko api. 25a, 16:37

100 metroko zirkuituko errekor berria ondu du iturmendiarrak: 9,604 segundora

Ioseba Fernandez Fernandez irristalari iturmendiarrak munduko errekor berria ezarri du. Iturmendiarra Iruñeko Antoniuttin aritu zen asteburuan eta 100 metroko zirkuituko errekor berria lortu zuen: 9,604 segundo –aurrekoa 9,660 segundotan zegoen.

Iturmendiarrak sasoi betean jarraitzen du, eta bere asmoa 2019an Bartzelonan jokatuko diren World Roller Games edo Munduko Irristaketa Txapelketetan aritzea da.