Festa txikien txanda

Guaixe 2018ko mai. 11a, 13:05

Dantzariak dantzan, maiatza jarri ondoren.

Plazaren erdian maiatza lekuko dutela, iturmendiarrek festa txikiak, sanmigelak, ospatuko dituzte asteburuan. Iturmendiko Gazte Asanbladak (IGA) ospakizunak gaur hasiko ditu. Biharko egun handiaren atarikoa izanen da hori. Bestalde, Eztanda Irratiaren (FM 107,7 edo www.eztanda.com) aldeko zozketako zenbaki saritua zein den bihar jakinen da. Iturmendiko irrati librean sute txiki bat izan zen eta, hala ere, airean daude. Kaltetutako tresneria berritzeko balioko du zozketarekin lortutako dirua.

Egitaraua
Ostirala 11
20:00 Pintxo-potea (IGA).
22:00 Afaria Aitzkozarren (IGA).
00:00 Kontzertua, gaztetxean: Asalto eta Gozo-Gozo.

Larunbata 12
12:00 Haurrendako jokoak (IGA).
18:00 Herriko pilotarien arteko pilota partidak.
20:00-22:00 Dantzaldia Gabenara taldearekin.
00:00-03:00 Dantzaldia Gabenara taldearekin.
05:00 Herri-zumba, gaztetxean.