Hurrengoa, Trinitatea

Guaixe 2018ko mai. 15a, 09:36

Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, iturmendiarrek San Migel festak ospatu zituzten larunbatean. Herriko elkarteak eta plaza, atzera ere, herritarren eta bisitarien biltoki bihurtu ziren. Herriko festa txikietan haurrendako jolasak, pilota partidak, auzatea eta dantzaldia izan ziren. Ospakizunak egun bat gehiago iraun zuen gazte asanbladako ostiralerako egitaraua prestatu baitzuen. Iturmendiarren hurrengo ospakizuna hilaren 27an izanen da, Trinitatea Santa Marina ermitaren inguruan bakaikuarrekin batera ospatuko dutena.