Eztanda Irratiaren zozketak baditu zenbaki sarituak

Guaixe 2018ko mai. 16a, 15:33
Eztanda Irratiaren orain arteko egoitza.

Eztanda Irratiak (FM 107,6 edo www.eztanda.com) bere aldeko zozketako zenbakiak zein diren jakinarazi zuen larunbatean. 773 zenbakia zuen Iturmendiko gazte batek txerrikumea irabazi zuen eta Kaluxan bi pertsonarendako bazkaria 573 zenbakiarendako izan da. Sari horren jabeak 26ra arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako, 608 774 743 telefono zenbakira whatsapp mezua bidali behar du. Bide batez, irratiko kideek sarituak zoriondu dituzte.

Iturmendiko irrati libreak sute txikia izan zuen bere lokalean eta tresneria “onik” atera bazen ere, nabari dute ez dabilela lehen bezala eta aldatu beharrean daude. Bitartean, behin behineko udal egoitza batetik ari dira emititzen.