Iturmendiko Udalak enkante bidez bi baso aprobetxamendu saldu dizkio Kataliturri SLL enpresari 17.362,86 euroren truke. Haietako bat Belaskan, Txanbelgorrieta, Iraeta, Teialde eta Bordalde dermioetan dauden 4.467 pago eta haritz amerikarrek osatzen dute, 42 m3 zur eta 940 m3 egur egiten dutenak eta 6.225,67 eurotan saldu dena. Bigarren aprobetxamendua Sarabe eta Untzetan dago. 2.604 zuhaitzez osatuta dago eta 77 m3 zur eta 1.051 m3 egur egiten dute. Lote hori 11.137,19 eurotan saldu da.