Uztailaren 1etik 8ra Munduko Irristaketa Txapelketak jokatu dira Holandan, Heerde eta Anrhem hirietan. Espainiako selekzionatzaile Garikoitz Lergak atzera ere Berriro Ere taldeko Ioseba Fernandez Fernandez irristalari iturmendiarra hautatu zuen taldea osatzeko.
Sasoi bikainean dago iturmendiarra eta atzera ere erakustaldi bikaina egin zuen. 100 metroko abiadura probetako finalerdietan munduko errekorra apurtu zuen iturmendiarrak (9.68), marka bikaina. Final handian, Ioseba Fernandezek eta Edwin Estrada kolonbiarra parez pare ibili ziren eta iturmendiarra gailendu zen (9.85), eskuin hanka luzatu eta helmugako marra lehenago zapatzeari esker. Bigarrena sartu zen Estrada (9.86) eta hirugarrena Jingyoug Kim korearra.