Festak herrian eta mendian

Guaixe 2018ko uzt. 13a, 14:26

Karmenen omenezko sei eguneko ospakizunak hasiko dituzte gaur iturmendiarrek. Gazte Asanbladakoek gaur arratsaldera aurreratu dute festen hasiera. Hasierako etxajua bihar eguerdian izanen baita. Astelehenean Karmenen omenezko elizkizunak eginen dira eta, despeditzeko, iturmendiarrak Urbasa gainean dagoen Santa Marina ermitara igoko dira han festa ospatzera.

Egitaraua
Garilak 13, ostirala. Gaztetxe Eguna
17:30ean Gazte olinpiadak.
20:00etan Altsasukoak aske! kontzentrazioa.
20:30ean Pintxo-potea.
21:30ean Herri afaria.
00:00etan Kontzertuak Ximona gaztetxean: Aurrez Aurre, Embajada eta Ga!tz Erdi.

Garilak 14, launbata. Bezperia
12:00etan Etxajua.
12:00etan Auzatea, Santa Marina elkarteak.
12:15ean Herriko dantzarien erakustaldia.
19:00etan Txan Magoa.
20:00etan Auzatea, Santa Marina elkarteak.
22:00etan Zezensuskoa.
22:00etan Herri afaria.
20:00etan eta 00:30ean Dantzaldia Trikidantz taldearekin.

Garilak 15, domeka. Emakumien eguna
10:00etan Burunda eskolako txirrindulari probak.
12:00etan Auzate, Gaztetxeak
18:00etan Areto futbol partida.
20:00etan Auzate, gaztetxeak.
22:00etan Emakumien afaria.
20:00etan eta 00:30ean Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

Garilak 16, astelehena. Karmen eta Haur eguna
11:00etan Herriko txistulariekin herrian buelta.
11:30ean Puzgarriak eta haurrendako jokoak.
    Karmen meza nagusia.
12:30ean Auzatea, Aritzaga elkarteak.
17:00etan Puzgarriak eta aparra festa.
20:00etan Auzatea, Aritzaga elkarteak.
20:00etan Zezensuskoa.
20:00etan eta 00:30ean Dantzaldia Gabezin taldearekin.

Garilak 17, asteartea. Jubilatu eta gazte eguna
12:00etan Auzatea, Ehiztarien elkarteak.
13:00etan Carol Abad bikotea.
14:30ean Kaldereteen eta mozorroen lehiaketa.
14:30ean Jubilatuen bazkaria.
17:30ean Elektrotxarangarekin herrian buelta.
20:00etan Auzatea, Ehiztarien elkarteak.
20:00etan eta 00:30 Dantzaldia Balber dj-arekin

Garilak 18, asteazkena. Santa Marina eguna
10:00etan Baselizarako igoera.
12:00etan Herriko trikitixa taldea.
18:00etan Herri aldera jaitsiera.
19:00etan Auzatea, Ehiztarien elkarteak.
22:00etan Makailu herri afaria.
20:00etan eta 00:30 Dantzaldia Bull dj-arekin
00:00etan Festen akaberako traka.