Asteburuan junior eta 23 urtez azpiko mailetako Europako Txirrindularitza Txapelketak jokatu dira Txekiar Errepublikan, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Junior mailako Espainiako selekziorako deitu dute, beste behin, Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Josu Etxeberria. Txirrindulari iturmendiarrak igandean Brno eta Zlin arteko 119 km-ko lasterketan parte hartu zuen. Erlojupekoko proba irabaztetik zetorren Remco Evenepoel belgiarra hasieratik irabaztera atera zen eta erasoa jo zuen hasieratik. Soilik Espainiako selekzioko Carlos Rodriguezek jarraitu ahal izan zuen bere erritmoa, baina zirkuituari hirugarren buelta ematerakoan ezin izan zuen eutsi eta Evenepoelek bakarrik egin zuen aurrera, etapa irabaziz (3:15:19). Espainiako selekzioko Carlos Rodriguez hirugarrena sartu zen. Josu Etxeberriari dagokionez, Iturmendikoa 29.a sailkatu zen, 15:45era (3:31:04).
Ailetz Lasa 12.a Aiegin
Igandean juniorren mailako XXII. Aiegiko Udala Trofeoa jokatu zen, Euskal Herria Torneorako baliagarria. Lizarte-Ermitagaña taldeko Diego Uriarte bakarrik iritsi zen helmugara (2:08:15) eta berarendako izan zen Aiegiko trofeoa. Quesos Albenizko Ailetz Lasa 12.a sartu zen, El Caserio-Valsai taldeko Jon Gil 31.a eta Intersport Irabiako Xabier Mauleon eta Urko Gorriti 48.a eta 49.a.