Iturmendiko festak iragartzen zituen etxajua Analia Coria Esnaolak piztu zuen larunbat eguerdian. Bera festak antolatzen dituen taldeko kide izateaz aparte, euskal diasporako kide izan zen. Bere aitona Pedro Esnaola gorritiarra Argentinara joan zen. Analia han jaio zen, baina duela hamarkada bat Iturmendira bizitzera etorri zen, izeba bat bertakoa zuelako. Berarekin familia ekarri zuen. Ordutik eta atzora arte festak nagusi izanen ziren Iturmendin. Gazte asanbladak, ostiraleko egitarauarekin, ospakizuna egun bat gehiago luzatu zuen.