Iturmendiko 55 urteko eskarmentudun parapente-zaleak istripua izan zuen larunbatean, 12:35 aldera. Hegaldia egin eta gero, Pueyo de Jakako futbol zelaira jaisten ari zela, antza parez pare harrapatu zuen haize bolada batek parapentearen oihala bildu zion eta horrek eragin zuen istripua. Istripu tokira Guardia Civilaren mendiko erreskate taldea eta Sabiñanigoko zainketa intentsiboko unitatea joan ziren. Iturmendiarra, helikopteroz, lehenik Zaragozako ospitalera eraman zuten eta, handik Donostiakora. Bizkarrezurra aztertu behar izan zioten, ornoren bat hautsia ote zuen begiratzeko eta bularrezurraren fisura ote zuen zehazteko.