Ioseba Fernandezen hurrengo erronka: Europako Txapelketak

Guaixe 2018ko uzt. 31a, 13:38
Ioseba Fernandez, Holandako Mundu Txapelketetako podiumaren gorenean.

Belgikako Oostenden jokatuko dira Europako Txapelketak, abuztuaren 16tik 23ra, eta bertan ariko da Iturmendiko irristalaria

Uztailaren 1etik 8ra Munduko Irristaketa Txapelketak jokatu ziren Holandan. Bada, hilabete t’erdi beranduago Europako Txapelketak jokatuko dira Belgikan. Zehazki, abuztuaren 16tik 23ra jokatuko dira Europako Irristaketa Txapelketa, Oostenden, eta Espainiako selekzionatzaile Garikoitz Lergak zein talde eramango duen erabaki du. Tartean, seniorren mailan, Berriro Ere taldeko Ioseba Fernandez iturmendiarra dago.

Ioseba Fernandez Munduko Txapelketa ikusgarria egin eta gero sasoi betean dago Europako Txapelketetarako. Munduko Txapelketan 100 metroko abiadura proban errekorra apurtu zuen (9.68), urrezko domina lortu zuen eta 100 metroko munduko txapelduna da. Ea Europako Txapelketan nola ibiltzen den.