Josu Etxeberria bederatzigarrena Euskadiko Junior Txapelketan

Guaixe 2018ko abu. 1a, 09:59
Josu Etxeberria Gipuzkoako Itzulian.

Lander Lartitegi da txapeldun berria

Astelehenean Euskadiko Junior Txirrindularitza Txapelketa jokatu zen Ugao-Miraballesen. Laukote bat iritsi zen batera helmugara eta esprintean Basati Bike Busturia taldeko Lander Lartitegi gailendu zen (2:54:23); bera dugu, hortaz, Euskadiko txapeldun berria. Intersport Irabiako Josu Etxeberria 9.a sailkatu zen, 2 segundora.