Iturmendiko Udalak Interneten orria du pasa den ostiralaz geroztik: www.iturmendi.eus. Ibarreko beste hainbat udalen moduan, Animsa enpresa publikoaren plataforma erabili du Iturmendiko Udalak sareen sarera salto egiteko. Herritarrei zerbitzu publikoak gerturatu eta albisteak zabaltzeko modua emateaz aparte, bisitariek herriaren berri jasotzeko modua ere bada udalak mustu duen baliabidea.