Aralar Txirrindularitza Taldearekin junior mailan denboraldi ikusgarria egin eta gero, Josu Etxeberria txirrindulari iturmendiarrak badaki zein taldearekin eginen duen salto afizionatuen mailara. Rural Kutxa-Seguros RGA taldeak adierazi duenez, lau txirrindulari junior fitxatu ditu, eta tartean dago Josu Etxeberria.
Etxeberriak juniorren Iruñeko Itzulia, Gipuzkoako Itzulia eta hainbat eta hainbat lasterketa irabazi ditu aurten. Horretaz gain, Nafarroako selekzioarekin eta Espainiako selekzioarekin lehiatu da; azken honekin, esaterako, Zlineko Europako Txapelketetan eta Innsbrucken Mundialetan aritu zen.
Etorkizun oparoa du Josu Etxeberriak, eta hurrengo urtean, afizionatuetarako saltoan, nola doakion Rural Kutxa talde sakandarrean.