Hogeigarrenaren zain

Guaixe 2018ko aza. 22a, 19:22

Jendea irratiaren egoitzaren kanpoko aldean auzate garaian. Argazkia: Eztanda Irratia.

Iturmendiko Gazte Asanbladak (IGA) sustatutako Eztanda Irratiak (FM 107,7 edo www.eztanda.com) 19 urte bete dituela eta ospakizuna izan zen larunbatean herrian. IGAk antolatutako festak Eztanda zaleen komunitatea biltzeko balio izan zuen. Horrekin batera, irratirako dirua ateratzeko modua izan zen, urte hasierako sutearen ondoren tresneria ez baitabil behar bezala.