Farak, erregeei hots egiteko

Guaixe 2019ko urt. 7a, 12:06

Larunbata. 17:00ak aldera, ezohiko soinua entzuten zen Iturmendiko plazan. Handik fara hotsak sortzen ziren. Herriko haurrek eskutan zituzten eta haiek mugituz herrian barnako kalejira egin zuten, “bihar erregeak” izanen zirela aldarrikatuz. Ekialdeko aztiak Iturmendiz ez ahazteko atera zuten hots hori guztia.