Komunikas sareak ber bosgarren topaketak egiteko Iturmendiko eskola publikoa aukeratu du. Sare horrek Nafarroan Ikas-komunitate diren ikastetxeak hartzen ditu. Topaketaren aurreneko zatian sareko kideak barrura begira ariko dira. Atsedenaldiaren ondoren, berriz, Neil Mercerren Hitz egitearen hezkuntza garrantzia artikuluaren inguruan hizketaldia izanen dute. Antolatzaileek Sakanako hezkuntza komunitate osoa 11:30etik aurrera topaketan parte hartzera gonbidatu dute.