Inauteri-egutegia gaur abiaraziko dute iturmendiarrek. 17:00etan txantxigorriak prestatzeko tailerra eginen dute. Eta, 20:00etan, pizza oinarri dituen afaria eginen dute. Bihar, berriz, 18:30ean txokolate-jana izanen da, baita marrazki txapelketa ere. Hura despedituta, 19:30ean, kitomotxorroek herrian barna kalejira eginen dute. Ihoteko pertsonaia horiek arpillera jantziak dituzte soinean. Ondoren, 21:30ean, Aitzkozar elkarteak ihote-afaria hartuko du. Joan den urtera arte domekan ospatzen ziren ihoteak Iturmendin, baina larunbatera pasatzea erabaki zuten. Hala, nagusiki haur-ihotea zena hiri-ihote bilakatu zen. Azken ospakizun horrek aurten ere segida izanen du eta martxoaren 9an ospatuko da, herri-bazkari eta guzti.