Ihoteen bigarrena

Ihoteen bigarrena
Mozorro festa izanen da gaurkoa.

Bigarren urtez Iturmendin inauteri ospakizunak gaur izanen dira.

Astearte ihotea pasa eta gero, hiri ihotearen txanda izanen da iturmendiarrendako gaur. Halako ospakizunetan ohi denez, mozorroak, jan-edana eta musika izanen dira ongi pasatzeko oinarrizko elementuak.

Egitaraua
14:30tan Bazkaria Aitzkozarren.
18:00etan Mozorro kalejira.
19:30tan Pintxo potea Gaztetxean.
21:30tan Bokatada Gaztetxean.