Greba feministari harrera

Alfredo Alvaro Igoa 2019ko mar. 8a, 15:56
Iturmendin greba feministarekin bat egin dute.

Goiz eta arrats hartzen duen egitaraua dago.

Emakumeen Nazioarteko Egunean Iturmendiko mugimendu feministak greba feministarekin bat egin eta egitaraua prestatu du. 11:00etan kartelak eta pankartak sortzeko tailerra izan da. Eguerdian Iturmendin barna aldarrikapen feministak kalejiran zabaldu dituzte. 14:00etan herriko mutilek prestatutako bazkaria dastatzeko aukera izan dute. 16:00etan jokoekin hasiko dira. 17:00etan, berriz, flahsmobaren txanda izanen da. 18:30ean Altsasuko manifestaziora etortzeko hitzordua dute jarrita.