Sutea etxe batean

Guaixe 2019ko api. 1a, 12:33

Larunbat goizaldean izan zen eta etxe bateko teilatua eta aldamenarena kaltetu zituen.

Erre usain handia zela eta larunbat goizaldean suhiltzaileak deitu zituzten Iturmendiko etxe batetik. Etxebizitza ikuskatu eta, antza, ezer opatu ez zutenez alde egin zuten. Ordutara bueltatu ziren, etxean sua zegoela gaztigatu zietelako. Altsasuko, Cordovillako eta Arabako suhiltzaileek parte hartu zuten sutearen itzaltzen. Suteak ez zuen inor zauritu baina sutea piztu zen etxeko teilatuan zuloa gelditu zen eta aldameneko etxeko teilatu zati bat ere kaltetuta gelditu zen.