Ezinezkoa izan zen

Guaixe 2019ko mai. 2a, 10:05
Ioseba Fernandez Antoniuttiko pista probatzen. Argazkia: Oskar Montero.

Ioseba Fernandez abiadazko bueltako errekorra gainditzen saiatu zen Txantrean, baina ez zuen lortu

Iruñeak Europako Abiadura Irristaketako Txapelketa hartuko du abuztuaren 25etik irailaren 1era. Horretarako Antoniuttiko pistan erreforma lanak egiten ari dira eta Txantreako pista berritu dute. Txantreako pista Europako azkarrenetakoa da, eta hori probatzeko abiadura txapelketa antolatu zuten asteazkenean Txantrean. Horrekin batera, Txantreako Irristaketa Trofeoa jokatu zen.

Tartean aritu zen Berriro Ere taldeko Ioseba Fernandez Fernandez. Munduko txapelduna den Iturmendiarrak azaldu zuen Txantreako pista oso azkarra dela eta oso ongi dabilela. ʺLehiaketan probatu beharra zegoen eta guztion denborak oso azkarrak eta onak izan dira. Alemaniako Geisingen pista da munduko onena, eta Txantreakoa bere atzetik bigarrena izango da. Horregatik, hori ospatu beharra dago. Europako Txapelketa oso ona ikusteko aukera izango dugu bertan” nabarmendu zuen Fernandezek. Ioseba Fernandez abiadazko bueltako errekorra gainditzen saiatu zen (14,972), baina ez zuen lortu.