Mikel Donearen omenez

Guaixe 2019ko mai. 10a, 14:29
Dantzariak maiatza jaso eta gero dantzatzen.

San Migel eguna bihar ospatuko dute iturmendiarrek, baina gaurtik bada ospakizunik.

Mikel goiaingeruaren udaberriko ospakizuna maiatzaren 8an, herenegun, ospatu zen. Iturmendiarrek ospakizuna larunbatera atzeratu dute eta udalak egitaraua prestatu du. Baina biharko ospakizunen aurretik, gaur, Iturmendiko Gazte Asanbladak antolatutakoak izanen dira. Gazte erakundearen ekimenez, horrela ospakizunak asteburua hartuko dute. Gazteek, gainera, Aritzaga elkartea hartu dute eta taberna gisa zabalduko dute. Han lortutako dirua Maravillas gaztetxearen husteagatik etor litezkeen isunak ordaintzeko izanen da.  

Egitaraua
Maiatzak 10, ostirala
20:00etan Kontzentrazioa: Maravillas herriarentzat!
22:30ean Bokata-jana.
23:00etan Kontzertuak: Embajada eta Sofokaos.

Maiatzak 11, larunbata
13:00etan Korala, plazan.
13:00etan Auzatea, plazan.
18:00etan Herriko pilotarien partidak, frontoian.
20:00etan Auzatea, plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Gozo-Gozo taldearekin.
22:00etan Gazte asanbladak antolatutako afaria, frontoian.
00:00etatik 03:30era Dantzaldia Gozo-Gozo taldearekin.