Aurreneko festak joan dira

Guaixe 2019ko maiatzaren 13a

San Migelen omenezko festak ospatu zuten larunbatean iturmendiarrek. Bezperan, herriko gazte asanbladak antolatuta Maravillas gaztetxearen aldeko kontzentrazioa eta kontzertuak izan ziren. Larunbatean, berriz, abesbatza baten emanaldiak zabaldu zuen egitaraua. Auzateak, pilota partidak, herri afaria eta dantzaldiak izan ziren. San Migelen ondoren, iturmendiarrak Karmengo Amaren omenezko festen zain gelditu dira.