Bake epailearen eta ordezkoaren bila

Guaixe 2019ko mai. 16a, 10:47
Iturmendiko ikuspegia Bakaikuko maiatzatik.

15 eguneko epea dago izena emateko.

Iturmendiko Udalak jakinarazi du bake epailearen eta haren ordezkoaren postuak hutsik daudela. Ardura bere hartu nahi dutenek 15 eguneko epea izanen dute udaletxean izena emateko, beti ere, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udalak osoko bilkuran eta gehiengo osoz hautatuko ditu bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguetarako, eskabidea aurkezten duten izangaien artean. Eskabiderik ez bada, Udalbatzak libreki hautatuko ditu, betiere prozedurako baldintza berberei jarraikiz. Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargualdia lau urterako da, eta Udalak osoko bilkuran hautatzen dituen pertsonen izendapena Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoaren esku geldituko da.