Iturmendi | ||||
Foru hauteskundeak | 2.019 | 2.015 | ||
Kopurura | % | Kopurua | % | |
Hauteskunde errolda | 321 | 285 | ||
Parte hartzea | 211 | % 65,73 | 208 | % 72,98 |
Abstentzioa | 110 | % 34,26 | 77 | % 27,02 |
Boto baliagarriak | 211 | % 100 | 205 | % 98,55 |
Boto baliogabeak | 0 | 0 | 3 | % 144 |
Zerrendei emandakoak | 209 | % 99,05 | 200 | % 96,15 |
Boto zuriak | 2 | % 0,94 | 5 | % 2,40 |
Hautagaitza | Botoak | Botoak | ||
EH Bildu | 62 | % 29,38 | 56 | % 27,32 |
Geroa Bai | 58 | % 27,49 | 41 | % 20,00 |
NA+ | 47 | % 22,27 | 54 | % 26,35 |
PSN-PSOE | 22 | % 10,43 | 14 | % 6,83 |
Ahal dugu | 13 | % 6,16 | 28 | % 13,66 |
I-E | 7 | % 3,32 | 2 | % 0,98 |
UpyD | 1 | % 0,49 |
Foru hauteskundeetan EH Bilduk 62 iturmendiarren botoak jaso zituen (% 29,38), aurreko deialdian baino 6 gehiago (% 10,71). Geroa Bairi 58k eman zioten botoa (% 27,49), 2015ean baino 17 gehiagok (% 41,46). Navarra Sumaren zakuan 47 botok bukatu zuten (% 22,27), koalizioko hiru indarrek 2015ean bakarka baino 7 boto gutxiago (% 12,96). Sozialistendako 8 boto gehiago (% 57,14) izan dira eta 22ra iritsi dira (% 10,43). Ahal Duguk 15 boto galdu ditu (% 53,57) eta 13rekin gelditu da (% 6,16). Azkenik, 7 boto jaso ditu I-Ek (% 3,32), 5eko igoera izan du (% 250). Aldaketako laukoak 140 boto eskuratu ditu Iturmendin, 2015ean baino 13 gehiago. Foru hauteskundeetan abstentzioa 1,58 puntu igo da, eta parte-hartzea %65,73koa izan da. Boto baliogaberik ez da izan (aurrekoan 3) eta txuriak 5etik 2ra pasa dira.
Bruselan dagoen Parlamentua berritzeko EH Bilduk 65 boto jaso zituen Iturmendin (% 31,1), 2014an Herriek Erabaki hautagaitzak baino 14 gehiago (% 27,45). 40 iturmendiarrek Geroa Bairi eman zioten botoa (% 19,14). 34 boto eskuratu zituen PPk (% 16,27), 3 gutxiago (% 8,11). Ahal Dugurendako 31 boto izan ziren (% 14,83), 19 boto gehiago (% 158,83). Sozialisten zakuan 28 botok bukatu zuten (% 13,4), 16 boto gehiago (% 133,33). Azkenik Ciudadanosek 3 (%1,44), Voxek 2 (% 0,96) eta Juntsek 1 (%0,48) lortu zituzten. Europako hauteskundeetan abstentzioak 20,83 puntu egin zuen bera, eta parte-hartzea % 65,02koa izan zen. Baliorik gabeko boto bakarra izan zen, aurrekoan bat bera ere ez, eta txuriak 2tik 4ra pasa ziren.
Informazio gehiago hemen.