Aitzkozar herri lasterketarako izena ematea zabalik

Guaixe 2019ko eka. 5a, 11:50

Ekainaren 15ean jokatuko da, Iturmendin eta www.dantzalekusakana.com web gunean eman daiteke izena

Ekainaren 15ean XV. Aitzkozar herri lasterketa jokatuko da. Aurten Iturmendiri dagokio proba antolatzea eta, hortaz, Iturmendi izango da lasterketako irteera eta helmuga. 17:00etan Iturmendin kategoria txikiko probak jokatuko dira eta 18:30ean jubenilen eta nagusien lasterketari ekingo zaio, Iturmendi eta Bakaiku arteko ibilbidea duena (8,1 km). Proba Sakanako Atletismo Koparako baliagarria izango da. Aurretiazko izena ematea zabalik dago www.dantzalekusakana.com web gunean edo ondoko telefonoetan: 948 562 034 edo 606 398 802.