Mercero gogoan Aitzkozar herri lasterketan

Guaixe 2019ko eka. 21a, 13:35

Proba hasi baino lehen minutu bateko isilunea gorde zen Unanuko korrikalari beteranoa zenaren alde, bere senitartekoei aurreskua eskaintzearekin batera. Daniel Sanz eta Aitana Gil gailendu ziren proba nagusian

Sakandarrak Aitzkozar herri lasterketan
Gizonak
1.Daniel Sanz (Antsoain)    28:11
2.Raul Audikana (Olaz)    28:53
3.Javi Moreno (Alts)    29:49
4.Joxeja Maiza (Etx)    30:33
6.J.C. Gomez (Alts)    31:30
7.F. Gomez (Alts)    31:31
8.Iñaki Alvaro (Alts)    31:41
9.Gaizka Diaz de Garaio (Bak) 32:53
10.Joseba Galarza (Itur)    33:40
11.Fidel Jimenez (Etx)    34:33
12.Ekain Alegre (Alts)    35:04
14.Jurgi Flores (Zior)    36:22
15.Juan P. Ariz (Bak)    36:59
16.Manuel Larraza (Etx)    37:03
17.Peio Bergara (Alts)    37:44
18.Jesus Bengoetxea (Alts) 38:33
20.Aitor Mendia (Itur)    39:56
21.Jonathan Medina (Itur)    40:31
22.Raul Mendoza (Zior)    40:42
24.Iñigo Orella (Etx)    42:03
26.Gotzon Auzmendi (Unanu) 43:03
27.Pedro J. Zelaia (Arb)    44:41
28.Francisco J. Negrin (Bak) 44:42
30.Lander Urriza (Bak)    52:48

Emakumeak
1.Aitana Gil (Cabanillas) 32:14
3.Erkuden San Martin (Etx) 36:56
4.Daiana Perkaz (Alts)    37:43
7.Maite Zabaleta (Etx)    46:39
8.Edurne Luis (Bak)    47:39
9.Arantxa Otamendi (Bak)    47:39
10.Nagore Lopez de Z. (Bak)    48:05
11.Esther Aiestaran (Bak)    49:46
12.Haizea Galarza (Bak)    55:46


Larunbat arratsaldean, eguraldi bikainarekin, jokatu zen 15. Aitzkozar herri lasterketa. Aurten Iturmendiko Aitzkozar elkarteari zegokion proba antolatzea, Bakaikuko Bakarrekoetxea elkartearekin antolatzen baitute elkarlanean, eta, horretaz gain, Dantzaleku-Sakana atletismo taldeak ere laguntza eman zuen antolakuntzan. Ohi denez, lehenik eta behin kategoria txikiko lasterketak jokatu ziren, eta 60 neska-mutiko animatu ziren lasterketetan parte hartzera.

Ondoren, 18:00etan, proba nagusiaren txanda izan zen (8,1 km), baina bertan aritu ziren 47 korrikalariak abiatu baino lehen, Joxe Mari Mercero, Unanuko korrikalari beteranoa zena omendu nahi izan zuen antolakuntzak. Bere senitartekoak bertan zirela –Maixabel Lasa emaztea, Jose Mari eta Patxi semeak, ilobak eta Paco Mercero anaia– sarritan Aitzkozar proban aritu zen minutu bateko isilunea gorde zen Merceroren alde, aurreskuarekin despeditu zena.

Iturmendi eta Bakaiku arteko ibilbide gorabeheratsuan 4 km pasako zirkuitua prestatu zuen antolakuntzak, eta jubenilek itzuli bat (4,05 km) eta helduek bi itzuli (8,1 km) egin behar izan zituzten. Proba nagusian aurreko urteko irabazlea, Daniel Sanz iruindarra (28:11) gailendu zen, Raul Audikana iturmendiarraren (28:53) eta Javi Morenoren (29:49) aurretik. Sanzek Mercero izan zuen gogoan. ʺLasterketa hau, Aitzkozar, berarekin batera aritu nintzen lasterketa izan zen” aipatu zuen Sanzek, eta bere taldekide zenari eskaini zion garaipena.

Emakumezkoetan Cabanillasko Aitana Gil nagusitu zen nagusitasun osoz (32:14), Uharte Iruñeko Henar Etxeberriaren (36:34) eta Erkuden San Martin etxarriarraren aurretik (36:56). Jubeniletan Haizea Artola iturmendiarra izan zen irabazlea, Estitxu Mateoren aurretik.

Kategoria txikiak
Kimuen mailan, gizonezkoetan Asier Larragueta, Janitz Zufiaurre eta Ixen Saez de Adana izan ziren azkarrenak, eta emakumezkoetan Paula Caño, Jone Goikoetxea eta Kelen Aldasoro. Aurrebenjaminen mailan, gizonezkoetan Axio Saez de Adana, Wail Naciri eta Hegoi Artieda sartu ziren aurrean eta emakumezkoetan Maddi Arbizu, Irati Aguado eta Maddi Barandiaran. Benjaminen mailan, Aratz Mendoza, Ekhi Arbizu eta Xuban Mendia gailendu ziren, eta emakumezkoetan Nahia Olaitz, Eider Gastesi eta Andrea Bujan. Haurren mailari dagokionez, gizonezkoetan Iker Caño, Miteku Jaka eta Xabier Moreno sartu ziren lehenak eta emakumezkoetan Iratxe Lapuente, Malen Gorrotxategi eta Nahia Urain. Azkenik, kadeteetan gizonezkoetan Roberto Jerez, Manex Zufiaurre eta Xabier Pinto gailendu ziren eta, emakumezkoetan, Veronica Caño.